Denboraldi bikaina ari da osatzen Aitor Frantzesena Gallo surflari zarauztarra eta beste garaipen bat eskuratu du bide horretan asteburuan: Kalifornian (Estatu Batuak) jokatu duen US Open Adaptive Championship txapelketa irabazi du. AASP Association of Adaptive Surfing Professionals elkarteak antolatu duen munduko zirkuituko proba da eta zarauztarra izan da onena, esan bezala.
Gainera, asteburukoa ez da Gallok Kalifornian jokatuko duen final bakarra, beste baterako ere sailkatuta baitago. Ondorioz, etxera bi garaikurrekin itzultzeko aukera asko ditu.