Pentsiodunen aldarriak kalean entzun dira berriro

Jabi Gonzalez Toston 2023ko irailaren 11

Herrigunean manifestazioa eginda berrekin diote astelehenetako protestei eta eskatzen dutena lortu arte mobilizazioei eutsiko dietela ohartarazi dute.

Zarauzko pentsiodunek kaleak hartu dituzte atzera berriro eta gogorarazi dute beren borroka oraindik ez dela amaitu. Hori horrela, udako etenaldia atzean utzita, pentsio duinak aldarrikatzeko protestei berrekin diete. Gaurtik hasita astelehenero egingo dituzte 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartuta.

Ohi bezala, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu dute eta erosahalmena galdu dutela salatu dute bizitza nabarmen garestitu delako. Era berean, zaintza lanak erdigunean jarri dituzte herriguneko kaleetan egin duten manifestazioan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide