Zozketa

Oteiza Museorako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 11:30

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Oteiza Museoa ezagutzeko lau sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Zarauzko Hitzaren zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Nafarroako Altzuza herrian kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide