Euskal Astea 2023

Biziberritu Euskal Jai Eguna bost iruditan

Onintza Lete Arrieta - Intza Trula 2023ko ira. 11a, 10:45

Gazte kuadrrilla bat Munoan, Euskal Jaiaz gozatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Eguzkia, beroa, baserritar jantziak, sagardoa eta txakolina, eta musika eta dantza izan ziren nagusi larunbatean Zarautzen. Goiz, arratsalde eta gau gozatu zuten festaz bertakoek nahiz bisitariek.

Goiztiarrak Frontoi Txikin

Euskal Jai Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoa izan ohi da Goiztarrak taldeak antolatzen duena. Goizean goizetik hasita, garai bateko arropak jantzita eta trikitilarien laguntzarekin, herria kalez kale girotu ondoren, Frontoi Txikin egiten dute aipatu ekitaldia, Frantziskotarren elizako Meza Nagusia amaitu bezain pronto. Pilota partidak, herri kirolak eta bertsoak ez ziren falta izan aurtengoan ere.



Alproja taldearen Jainkoen Laratza antzezlana

Ez dago Euskal Jairik Alproja antzerki taldearen emanaldirik gabe, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Eguerdian eskaini zuten emanaldia Munoan, eta jendetza bertaratu zen ikuskizunaz gozatzeko. Azken aldietan ez bezala, aurtengoan herriko gaiak alde batera utzi, eta gai unibertsalagoak izan zituzten hizpide Jainkoen laratza antzezlanean. Hori bai, gidoiak ohiko umore, ironia eta kritika dosi ederrak izan zituen.



Julen Manterolaren taldeak egin zuen Orga onena

Zarauztarrek irudimen erakustaldia egin zuten Euskal Jai Eguneko orga lehiaketan. Lehen saria jaso zuena Julen Manterolaren taldeak egindakoa izan zen: Gustakotegi izendatu zuten orga, eta sagardotegi bat irudikatu zuten.



Larrain Dantza Musika Plazan eta Iñurritzan

Herriko txoko guztietan ziren entzungai euskal doinuak larunbatean, eta dantzara animatu zituen horrek herritarrak. Hitzordu nagusiak, dena den, Musika Plazan eta Iñurritzan izan zituzten 14:00etan eta 20:00etan hurrenez hurren. Larrain Dantza tradizionala dantzatu zuten aipatu plazetan.



Arratsaldean, txaranga, kontzertuak eta erromeria

Festak ez zuen etenik izan egun osoan eta arratsaldean ere hainbat ekitaldi izan ziren herriko hainbat txokotan. Munoatik abiatuta, Debrass Band txaranga ibiltariak kaleak girotu zituen Danda gazte asnabladak Malekoian jarri zuen Txosna zabaldu aurretik. Iñurritzan, bien bitartean, erromeria izan zuten bertaratuen gozamenerako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide