Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiteko aukera eskainiko dute irailaren 21ean

Mireia Galarza Bastida 2023ko irailaren 10a

Zarautz Herri Zaintzailea taldeak eta Iñurritza Jubilatu eta Pentsionisten elkarteak elkarrekin, hilaren 21erako jarri dute hitzordua. 18:00etan izango da, Iñurritza elkartearen lehenengo solairuan.

Zarautz Herri Zaintzailea taldeak eta Iñurritza Jubilatu eta Pentsionisten elkarteak elkarrekin, Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiteko aukera eskainiko dute irailaren 21ean. Arratsaldeko 18:00etarako jarri dute hitzordua, Iñurritza elkartearen lehenengo solairuan, zehazki. 

Interesa dutenek irailaren 16a baino lehen eman beharko dute izena, Iñurritza bulegoan, asteazken edo ostiraletan, 10:30etik 12:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide