Konrado Mugertzak Photomuseumen ikusgai duen erakusketa aurkeztuko du arratsaldean

Intza Trula 2023ko ira. 8a, 12:00

Konrado Mugertza.

Konrado Mugertzak Photomuseumean ikusgai duen erakusketa aurkeztuko du gaur arratsaldean. Horrez aparte, 'Zura eta ura' liburuaren aurkezpena egingo du.

Konrado Mugertzak Photomuseumean duen aldi baterako erakusketaren sortze prozesua azalduko du arratsaldean. Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan sortua izan da proiektua. Horrez gainera, erakusketaren aurkezpena baliatuko du Zura eta Ura katalogoa aurkezteko.

Proiektua argazkiz eta idatziz osaturiko gogoetaren emaitza da; ontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordezteak ekarri duen kolorearen eta identitatearen galera deskribatzen du. 

Hitzaldia eta liburuaren aurkezpena 18:00etan izango dira, Photomuseumean, eta sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide