Aurki izango dituzte jaiak Zarauzko Salbide auzoan, hilaren 15etik 17ra arteko asteburuan, hain zuzen ere. Nolanahi ere, bihartik hasiko da antzematen festa giroa, 17:00etatik aurrera auzo bazkarirako txartelak salduko baitituzte Igerain-Gain parkean.
Irailaren 16an, larunbata, egingo dute bazkari hori 14:30ean, baina bertaratu nahi dutenek aldez aurretik hartu behar dute lekua. Bihar arratsaldeko txartel salmentan izango dute horretarako aukera, esan bezala. Zentzu horretan, antolatzaileek ohartarazi dute bost txartel erosi ahalko dira buruko gehienez ere. Horrez gain, zehaztu dute bazkarirako txartelekin batera kamiseten salmenta egingo dutela.