Euskal folklorearekin lotutako txapelketek ez dute etenik eta azken egunetan, Euskal Astearen barruan, egin dituzten trikitilari eta aurresku eta bestelako euskal dantza txapelketek jarraipena izango dute gaur: Bikote Gazteen Dantza Txapelketa jokatuko dute, hain zuzen ere. Azken txapelketa izango da eta Lege Zaharren Enparantzan egingo dute 19:00etan hasita. Dena den, euria egiten badu, Modelo aretora lekualdatuko dute. Hamar bikotek eman dute izena, orotara. Honako hauek:
- Ane Lazarobaster - Iara Sustaeta (Azpeitia)
- Elene Astiazaran - Oier Arriaran (Azpeitia)
- Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea (Lizartza-Andoain)
- Izaro Arandia - Hegoa Aizpuru (Azpeitia)
- Ihintza Erauskin - Danel Castillo (Lezo-Pasai Donibane)
- Enara Artola - Mikel Esnaola (Lezo)
- Laiene Ezama - Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
- Alaitz Elorza - Aner Elorza (Azpeitia)
- Naia Amorena - Julen Lertxundi (Astigarraga-Asteasu)
- Jare Labaka - June Izagirre (Azpeitia)