Euskal Astea 2023

'Zatoz Irulegira' ikuskizunaz gozatu ahal izango dute gaur herritarrek

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 5a, 14:00

Iazko 'Festak aurrea ederrago du atzea baino' emanaldia. (Aritz Mutiozabal)

Gaurkoan etxekoak izango dira protagonistak; izan ere, herriko hainbat taldek parte hartuko dute arratsaldeko emanaldian. Euririk egiten ez badu, Lege Zaharren Enparantzan izango da emanaldia.

Euskal Asteko egitarauaren barruan, Zatoz Irulegira ikuskizuna eskainiko dute gaur Lege Zaharren Enparantzan. Gaurkoan etxekoak izango dira protagonistak; izan ere, herriko hainbat taldek parte hartuko dute arratsaldeko emanaldian.

Parte hartzaileen artean daude Zarautz Trik kultur elkarteko ikasleak, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza taldeko txistulariak, Arrain Zopa taldea eta Montetxio abesbatza. Aurkezle lanetan Imanol Epelde ariko da, Julen Zulaikak bertsolari lanak egingo ditu, eta kontalari moduan jardungo dute Ainhoa Agirreazaldegik, Nerea Loiolak eta Xabi Aizpuruak. Antzezten, aldiz, herriko hainbat aktore eta haur, Alprojako kide batzuk eta Elaia Garcia jardungo dira. Xabi Zabala eskusoinuan ariko da. 

Urteroko hitzordu berezia da herriko eragileena. Izan ere, bertan dozenaka zarauztarrek parte hartzen dute, eta aurten ere horrela izango da. Izenburuak iradokitzen duen moduan, Irulegiko Eskua izango dute abiapuntu emanaldian, eta 20:00etan hasiko da. Euria eginez gero, Modelon egingo dute jaialdia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide