Areto futboleko infantil mailako taldea osatu nahi dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 5a, 09:15

Areto futboleko baloia (Pixabay)

Hamar jokalari behar dituzte, gutxienez, eta lauren faltan dira. Entrenamenduak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira.

Areto futboleko infantil mailako taldea osatzeko jokalari bila ari dira herrian eta deia zabaldu diete 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoei izena eman dezaten. Jakinarazi dutenez, hamar jokalari behar dituzte taldea osatu ahal izateko eta orain arte sei lagun izan dira izena eman dutenak. Ondorioz, beste lau jokalari behar dituzte, gutxienez.

Hori horrela, taldera batu nahi duten gaztetxoek aretofutbola@zke.eus mezua bidali besterik ez dute egin behar. Bertatik ari dira izen emateak kudeatzen. Taldeko arduradunek zehaztu dutenez, astelehen eta asteazken arratsaldetan egingo dituzte entrenamenduak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide