Euskal Astea 2023

Euskal Jai Egunean tradizioa ala erosotasuna nahiago dute zarauztarrek?

Urtzi Oteiza - Mireia Galarza 2023ko ira. 5a, 10:00

Baserritarrez jantzitako herritarrez beteko da Zarautz datorren larunbatean, baina zer nolako arropak erabiliko dituzten jakin nahi izan du Urolako Komunikazio taldeak eta kalera atera da jendeari galdetzera.

Egun handia izaten da irailaren 9a Zarautzen. Euskal Jai Eguna ospatzen dute herrian eta baserritarrez janzten dira bertako bizilagunak nahiz inguruko herrietatik festara etorritako bisitariak. Nolanahi ere, izaten da alderik jantzietan; izan ere, arropa tradizionalak erabiltzen dituzte batzuk eta erosotasuna lehenetsita jantzi moderno eta arinagoak eramaten dituzte beste batzuk.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide