Hilberria

Jokin Lizaso parrokoa zendu da

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 4a, 16:40

Jokin Lizaso, erdian, Elkanoko jaietan. (Hitza)

2008an hartu zuen herriko kristauen gidaritza, Don Ramon Aginaga jubilatu zenean. Hileta elizkizuna bihar arratsaldean izango da, Andra Mari Zeruratzea parrokian. 

Zarauzko Kristau Elkartearentzat egun gogorra bezain tristea da gaurkoa, Jokin Lizaso (Ordizia, 1966) herriko parrokoa zendu delako. Hamabost urte zeramatzan Andra Mari Zeruratzea parroki elizako gidaritzan.

Lizaso gazterik iritsi zen Zarautzera, eta hasieran Azken Portu zen apaiz, Santa Klarako elizan. Handik urte batzuetara, garaiko parroko Don Ramon Aginagaren jubilazioa zela eta, haren tokia hartu zuen, eta harrezkero, 2008tik bera izan da herriko kristauen gidaria. Zarauzko Santa Ana Egoitza Fundazioko batzordekidea ere bazen.

Hileta elizkizuna bihar arratsaldean izango da, 18:00etan, Andra Mari Zeruratzea parrokian bertan. Hilbeila Araba kaleko beilatokian egongo da bihar goizean, eta arratsaldean parrokian, 16:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide