Ur mozketa dela eta, dutxak ez dira erabilgarri egongo bihar eta etzi Aritzbataldeko hainbat aldageletan. Bihar, asteartea, izango da aurreneko ur mozketa, eta horrenbestez, igerilekuko hirugarren, laugarren, seigarren eta zazpigarren geletako dutxak ez dira erabilgarri egongo. Horren ordez, lehenengo eta bigarrengo geletako dutxak erabiltzea gomendatu du Zarauzko Udalak.
Asteazkenean, aldiz, fitnesseko aldagelak eta igerilekuko lehenengo eta bigarren aldageletako dutxetan moztuko dute ura, eta ondorioz, igerilekuko hirugarren, laugarren, seigarren eta zazpigarren aldagelak erabili beharko dituzte herritarrek. Dena den, udalak azaldutakoaren arabera, fitnesseko aldagelak erabilgarri izango dira dutxarik erabili ezean.