Euskal Astea 2023

Gainezka egin du euskararen aldeko herri bazkariak Orokietan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 2a, 17:15

Euriak ez du festa zapuztu eta bigarren aukera baliatu dute festa gastronomiko erraldoia egiteko. 650 lagunetik gora elkartu dira eta kantuan eman diote hasiera Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz euskararen aldeko taldeak antolatutako ekimenari.

Euria ez da aitzakia izan Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz euskararen aldeko taldearentzat Euskal Asteko Euskaraz Bizi herri bazkarira antolatzeko. Musika Plazan beharrean, Orokieta herri eskolako frontoian egin dute, estalpean, eta izena emanda zeuden herritarrek ez dute hutsik egin. 650etik gora bildu dira orotara. Irudi kuriosoa ere utzi dute estalitako jolastokiaren atarian, bertan pilatu baitituzte aterki guztiak.

Bertaratuek otordu ederra egin dute hiru platereko menu janda: tomate entsalada, hasteko, patata errioxar erara edo arroza barazkiekin bigarren platererako, eta, gazta eta irasagarra postrerako. Hori bultzatzeko aukeran izan dute edaria: sagardoa, ardoa, zerbeza freskoak edota ura. Amaitzeko, kafea eta kopa ere hartu dituzte. Gurasoekin bertaratu diren haurrek ere haiei egokitutako menua jateko aukera izan dute: tomate entsalada, makarroiak tomatearekin eta izozkia.

Esan gabe doa, ohiko ohiturari eutsiz eman diotela hasiera bazkariari: bertaratu denek elkarrekin eta batera Denok batera abestia kantatzen eta topa egiten.

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by @zarautzehe

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide