Zerbitzu gehigarriak eskainiko ditu Lurraldebusek Donostiako Estropadetarako

Aritz Mutiozabal

Lurraldebuseko autobus bat Donostian. (Gipuzkoa.eus)

UK9 eta UK11 lineak indartuko ditu igande honetan, eta baita hurrengokoan ere.

Datozen bi igandeetan, bihar eta irailaren 10ean, Donostiako Estropadak jokatuko direla kontuan izanda, Lurraldebusek bere erabiltzaileen beharrei erantzutea erabaki du. Hori horrela, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil eta Donostia lotzen dituzten UK9 eta UK11 lineak indartuko ditu bi egun horietan, ondorengo zerbitzu gehiagarriak eskainita:

  • UK9 linean, 08:30eko eta 09:30eko bidaiekin.
  • UK11 linea, 09:00etako bidaiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide