Garazi Navarro Amorotoko (Bizkaia) bertsolariak jarri du aurtengo Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela. Bizkaitarra lortu du puntu gehien biltzea bart jokatutako finalean Unai Mendibururen, Iker Ormazabalen, Ekhiñe Zapiainen, Irantzu Idoateren eta Bittor Altuberen aurretik. Aurtengoan ez da bertsolari zarauztarrik izan finalean.
Nolanahi ere, finaleko bertsorik onena ez da Navarrorena izan, bigarren sailkatu den Unai Mendibururena baizik. Bakarkako lanean bota duen bigarren bertsoa saritu du epaimahaiak, hain zuzen ere: "Bakoitza bere aldean baina / ez gara hain desberdinak". Amaia Urbieta aritu da gai jartzaile lanetan.
Sailkapena
- Garazi Navarro: 265
- Unai Mendiburu: 263,5
- Iker Ormazabal: 249,5
- Ekhiñe Zapiain: 248,5
- Irantzu Idoate: 241
- Bittor Altube: 233,5