Urola Kostako Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Lege Zaharren enparantzan, asteazkenean langile bat hil zela salatzeko, lanean ari zela. Zarautz bertako zein inguruko herrietatik bertaratutako hainbat herritarrek egin zuten bat protestarekin eta kapitalismoa egin zuten heriotzaren erantzule.
48 urteko zarauztarra da hildakoa eta Zarauzko Elesa Transformadores SAU enpresan egiten zuen lan. Asteazkenean hil zen lantokian, lan istripu ez traumatikoan.