Irailaren hasieran abiatuko dute Itxasmendi Tenis Txapelketa estreinako aldiaz. Guztira, 30 jokalarik eman dute izena, eta horiek hiru mailatan banatuta ariko dira lehian: 16 urtez azpikoen, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorian, alegia. Txapelketak hilabete inguru iraungo du eta finalak Itxasmendi auzoko jaietan jokatzea aurreikusten dute, irailaren 30ean, hain zuzen ere.
16 urtez azpikoetan bederatzi gazteek hartuko dute parte. Bi multzotan banatu ariko dira, eta multzo bakoitzak ligaxka bat jokatuko du. Kategori honen helburua da kirolaz gozatuz elkarrekin jolastea eta ondo pasatzea. Txapelketa helduen kontua izango da.
Emakumezkoen Sari Nagusian lau jokalari ariko dira nor baino nor. Ligaxka bat jokatu ondoren, lehen bi sailkatuek finalean neurtuko dituzte indarrak txapela erabakitzeko. Gizonezkoen maila, berriz, hamazazpi lagunek eman dute izena, eta hauek lau multzotan banatuko dituzte, ligaxka banarekin. Multzo bakoitzeko bi lehenak, final-laurdenetara sailkatuko dira.