Euskal Astea 2023

Gaur jokatuko dute Bertsolari Gazteen Txapelketako finala

Mireia Galarza Bastida 2023ko ira. 1a, 14:30

Bigarren kanporaketako parte hartzaileak. (Aitor Urbieta)

Bittor Altube, Ekhiñe Zapiain, Garazi Navarro, Iker Ormazabal, Unai Mendiburu eta Irantzu Idoate jardungo dira bertsotan finalean. Saioa ikusteko gonbidapenak 21:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Modelon. 

Joan den ostegun eta ostiralean jokatu zituzten Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko bi kanporaketak, eta ia astebete pasata, gaur izango da finala. Lehen kanporaketa Bittor Altube abadiñarrak irabazi zuen, eta bigarrena, Berako Ekhiñe Zapiainek. Horiek zuzenean sailkatu ziren finalera, eta honako beste lau bertsolarik osatuko dute seikoa: Garazi Navarrok, Iker Ormazabalek, Unai Mendiburuk eta Irantzu Idoatek.

Modelon izango da finala, eta orain arte ordaindu egin behar bazen ere, gaurkoan ez da horrela egin beharko. Dena den, gonbidapenak beharko dira finala ikusteko, eta horiek saioa baino ordubete lehenago banatuko dituzte Modelon bertan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide