Photomuseum Argazki eta Zinema Museoak jarraipena emango dio gaur joan den uztailaren 14an hasitako Zinemako iraultza zibernetikoari buruzko zikloari. Gela programaren barruan antolatu dituzte saioak eta seigarren proiekzioa izango da arratsaldekoa. Ohi bezala 18:00etan hasiko dute eta librea izango da sarrera.
Zehaztu dutenez, Gavin Rother zinema zuzendari britaniarraren lana izango dute oraingoan komikien eta bideo-jokoen diseinutik zinemara jauzi egin zuen sortzailea. Heriotzari, jelosiari eta ordezkatua izateko beldurrari buruzko Archive filma izan zen haren opera prima.