Sola eta Uriarte, Zarautz Rugby Taldeko jokalari berriak

Aritz Mutiozabal 2023ko abuztuaren 31

Facundo Sola eta Francisco Uriarte, jokalari berriak. (Zarautz Rugby Taldea)

Argentinarrak dira biak, baina talde ezberdinetatik datoz. Dagoeneko hasi dira Zarauzko taldearekin entrenatzen.

Aurtengo denboraldiari begira, Gesalaga Okelan Zarautz Rugby Taldeak bi jokalari fitxatu ditu  taldea sendotzeko: Facundo Sola eta Francisco Uriarte. Biak ala biak argentinarrak dira eta jada taldearekin ari dira entrenatzen. Sola Argentinako Cordoba Athletic klubetik dator eta hirugarren lerroan jokatzen du. Uriarte, berriz, Argentinako La Plata klubetik, eta pilier moduan jokatzen du.
 
Zarautz Rugby Taldeak gertu izan zuen joan den denboraldian Ohorezko Mailara igotzeko finala. Aurten ere bide beretik jarraitu nahi dute lanean, iazko bolada onari segida eman nahian, eta fitxaketa berriak horretara datoz.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide