Gustura dago Eulen-Nuuk Landetako Tourrean erakutsitako mailarekin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 30a

Jira-Bira Eulen Nuuk taldeko txirrindulariak Landetako Tourreko aurkezpenean. (Utzitakoa)

Sailkapen nagusiko lehenengo hamarren artean amaitu du Iñigo Eizagirrek eta azken egunen taldeko bi txirrindularik izan zituzten etapa irabazteko aukerak.

Jira-Bira Eulen-Nuuk Zarauzko txirrindulari taldea Frantzian izan da asteburuan Landetako Tourra lehiatzeko eta bertan egindako lanaren balorazio positiboa egin du David Etxeberria zuzendariak. Hiru etapa jokatu dituzte orotara eta abiadura handian aritu dira guztietan. Horren erakusle da 46 kilometro orduko bataz besteko abiadura gainditu dutela etapetako batean.

Zarauzko taldeak lortutako emaitzei erreparatuta, bestalde, Iñigo Eizagirre etxeko txirrindulariak lehenengo hamarren artean amaitu du lasterketako sailkapen nagusia. Gainera, azken eguneko etapa erabakigarrian taldeko bi txirrindulari izan indartsuenen multzoan eutsi zutenak, eta, ondorioz etapako garaipena lehiatzeko aukerekin helmugaratu zirenak.

Hori horrela, Zarauzko txirrindulari taldea denboraldi amaierara pedal kolpe onarekin iritsi dela adierazi dute taldeko arduradunek. Bada, Eulen-Nuuki geratzen zaizkion azken proba horien artean, Hizpaniako Buelta izango da garrantzitsuena. Hain justu, lasterketa hori behar bezala prestatzeko baliatu dute asteburuko Landetako Tourra. Horrez gain, Gernikako San Bartolome Sari Nagusian eta Elgoibarko Etxaniz Memorialean ere hartu dute parte azken egunotan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide