Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu bart herriguneko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik. Atzo iluntzean, 21:30 aldera, izan zuen lapurretaren berri, eta jasotako lehen informazioaren arabera, hiru lagun etxebizitza batean sartu ziren balkoietako batetik eta auto batean ihes egin zuten lapurreta egin ondoren.
Goizaldeko 02:00 inguruan, Ertzaintzaren patruila batek aipatu autoa atzeman du, eta bidaiariak identifikatu ondoren, egiaztatu ahal izaten dituzte hiru susmagarriak. Horren aurrean, autoa miatu eta agenteek lapurretak egiteko erabili daitezken objektuak eta materiala aurkitu dituzte; besteak beste, zulatzeko makina bat, mailuak eta palankaxkak.
Hala, hiru gazteak atxilotu –19 urteko bi eta 20 urteko bat–eta ertzain etxera eraman dituzte, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Era berean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du udan zehar antzeko moduan egindako lapurreta batzuekin zerikusirik duten jakiteko.