BERTSO SORTA

Aupa Enbata

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko abuztuaren 28a

ZAEren ETE ligako trainerua asteburuan Erandion irabazitako banderarekin. (ZAE)

ETE eta KAE1 ligak amaituta, Inaxio Uria Isasti-k ondorengo bertso-sorta igorri du Zarauzkohitza.eus atarira, Enbata doinuan, ZAEko taldeen aurtengo denboraldiko lana goraipatzeko.

Enbata
ontziak dira ta
Mutil ta neskei
txalo zarata (bis)

Aurtengoan neskak
gaindituaz kezkak
lau bandera lortuaz
ze harrera festak!!
Hasiera gogorra
Jarrera baikorra
eta emaitza ona, horra!!

Enbata
ontziak dira ta
Mutil ta neskei
txalo zarata (bis)

Traineru mutilak
gogotsu umilak
Kopuruz juxtu baina
lanean abilak
Sailkapenean maila
mantentzea zaila
Azkenean emanaz taila

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide