Zaunka taldeak eskainiko du Arranopolako udako azken kontzertua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abuztuaren 27a

Zaunka taldea kontzertua eskaintzen. (Utzitakoa)

Estilo jakin batekin definitzen ez badira ere, beren abestietan, "reggaea, kunbia, reggaetoia eta rumba-flamenkoaren arteko fusioa" egiten du, "funky ukitu" batzuekin.

Ostegunean, Arranopola ekimenaren udako azken kontzertua izango da, eta Zaunka talde nafarra saioa eskainiko du 20:00etatik aurrera, denboraldiari bukaera indartsua emateko asmoz.

Zaunka taldea 2021ean sortu zuten Lizarraldean, Nafarroan. Lau lagunez osatutako talde multi-instrumentala da eta musika antzerkia, umorea eta inprobisazioarekin uztartzen dituzte. Abesti propioak eta bertsioak eskaintzen dituzte, eta estilo jakin batekin definitzen ez badira ere, beren abestietan "reggaea, kunbia, reggaetoia eta rumba- flamenkoaren arteko fusioa egiten dute, funky ukitu batzuekin". Bestalde, taldekideek azaldu dutenez, beraientzat "ekintza politiko bat da oholtza gainean egotea. Eszenatokia espazio publikoa den heinean emakumea* hegemonikoa ez den botere-espazio bat da, eta ekintza politiko gisa ulertzen dugu espazio hori okupatzea, gure ahotsak ere entzun daitezen", azaldu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide