400 lagun inguruk parte hartu dute gaur gaurkoz Santa Klara ezagutzeko ate irekietan

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 26a

Herritar bat Santa Klarako erakusketari begira. (Mireia Galarza Bastida)

Zarauzko Udalak aurreratu zuenez, irailaren 27an bilera irekia egingo dute herritarrek, eragileek eta ordezkari politikoek, "abuztuan eta irailean jasotako ekarpen, ideia eta amets guztiak mahai gainean jarri eta lehentasunak zehazteko".

Hilabete hasieran jarri zuten martxan Santa Klara komentuaren etorkizuna erabakitzeko parte hartze prozesua. Horren barruan, abuztuan zehar, herritarrak komentua bisitatu eta ekarpenak egiteko aukera ari dira edukitzen, Santa Klara urte batzuetara nolakoa izan nahi duten azalduz. 

Asmoak asmo, badirudi jendeak komentua ezagutu eta horren inguruan ekarpenak egiteko gogoa duela. Izan ere, astebete inguru falta da oraindik ate irekien fasea amaitzeko, eta dagoeneko 400 bisita inguru izan ditu komentuko erakusketak. Arduradunek azaldu dutenez, ekarpenak oraindik ezin dira zenbatu, batzuk erakusketan bertan egin dituztelako, paperean zein ordenagailu bidez, baina baita etxetik ere. 

Hurrengo ostegunean amaituko da ekarpenak egiteko epea, eta erakusketak honako ordutegia izango du: asteazkenetan eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara, eta astelehen, astearte, ostegun, ostiral eta larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara. Zarauzko Udalak aurreratu zuenez, irailaren 27an bilera irekia egingo dute herritarrek, eragileek eta ordezkari politikoek, "abuztuan eta irailean jasotako ekarpen, ideia eta amets guztiak mahai gainean jarri eta lehentasunak zehazteko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide