Gaur amaituko da Stock Azoka

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 27a, 09:00

Gaur ere aurreko egunetako ordutegi bera izango dute malekoian egongo diren dendek, 11:00etatik 21:00etara. 

Ostegunean hasi zen Zarauzko aurtengo Stock Azoka Murkil Merkatari Elkarteak antolatuta. Lau egun eta gero, ordea, gaur amaituko da beherapenez betetako ekimena.

Asko izan dira etxera poltsa bat baino gehiagorekin joan diren herritarrak, eta gaur izango dute horiek pagotxak aprobetxatzeko azken eguna. Hain zuzen, 11:00etatik 21:00etara egongo dira malekoian hurrengo dendak: Vulcano, Garmen, Faylinn, Josune Moda, Urzelai, Noah´s Secret, JM Jostailuak, May Estetika, Emeberhiru, Roimi eta 310.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide