Hurrengo ostegunera arte egongo dira Munoako tiobiboak

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 26a

Barrakak Munoa plazan. (Aritz Mutiozabal)

Azken astebukaera izango da gaur eta biharkoa eta, bertan 17:00etatik 01:00etara egongo dira zabalik tiobiboak.

Abuztu hasieratik tiobiboez gozatzeko aukera izan dute herritarrek Munoan. Dena den, urtero bezala, abuztua amaitzearekin batera kenduko dituzte horiek Munoatik. 

Azken astebukaera izango da gaur eta biharkoa eta, bertan 17:00etatik 01:00etara egongo dira zabalik tiobiboak. Astelehenetik ostegunera, berriz, 17:00etatik 00:00etara egongo dira zabalik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide