Atzo hasi zen Zarautzen urteroko 3X3 Saskibaloi Txapelketa. Berez, maleikoian jokatu ohi izan da, baina aurten, eguraldia dela eta, Antoniano ikastetxean eta Aritzbatalde kiroldegian ari dira partidak jokatzen.
Atzo arratsaldean infantilen txanda izan zen, eta gaur goizean, berriz, junior mailako saskibaloi jokalariek jokatu dituzte partidak Aritzbatalden. Neska zein mutil, gustura ibili dira bertan, baita beraiek ikustera joan diren ingurukoak ere. Gaur arratsaldean kuadrillen txanda izango da, eta bihar, hain zuzen, senior mailakoena.
(Argazkiak: Mireia Galarza Bastida eta ZAST)