Euskal Astea 2023

Bertsolari Gazteen Txapelketako finaleko seikoa, erabakita

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 26a, 11:00

Atzoko kanporaketako parte hartzaileak. (Aitor Urbieta)

Bigarren kanporaketa Berako Ekhiñe Zapiainek irabazi zuen, 218'5 puntu lortuta. Finala datorren ostiralean izango da, Modelo aretoan. 

Atzo jokatu zuten Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko bigarren kanporaketa, eta horrenbestez, jada erabakita daude finalean abestuko duten sei bertsolarien izenak. Bigarren kanporaketa Berako Ekhiñe Zapiainek irabazi zuen, 218'5 puntu lortuta; kanporaketetako puntu gehien lortu zituen berak. Ostegunean nagusitu zen Bittor Altuberekin, beraz, zuzenean sailkatu dira biak finalera, eta besteak puntuazioaren arabera erabaki dituzte. 

Atzokoari dagokionez, Garazi Navarro, Iker Ormazabal eta Irantzu Idoate sailkatu ziren bigarren, hirugarren eta laugarren, 208, 205 eta 200 punturekin, hurrenez hurren. Atzo lehen lau bertsolariek lortu dute finalera sailkatzea, eta beraiekin arituko dira ostegunean nagusitu zen Bittor Altube eta bigarren egin zuen Unai Mendiburu. Finala hurrengo ostiralean, irailak 1, izango da, Modelon. Aurtengoan, gainera, sarrera doakoa izango da. 

Bigarren kanporaketako sailkapena

  1. Ekhiñe Zapiain 218,5 puntu
  2. Garazi Navarro 208 puntu
  3. Iker Ormazabal 205 puntu
  4. Irantzu Idoate 200 puntu
  5. Uxue Alkorta 193,5 puntu
  6. Igor Galartza 182 puntu
  7. Lierni Rekondo 178,5 puntu
  8. Uxue Ostolaza 159,5 puntu

Finalean ariko diren bertsolariak

  1. Ekhiñe Zapiain
  2. Bittor Altube
  3. Garazi Navarro
  4. Iker Ormazabal
  5. Unai Mendiburu
  6. Irantzu Idoate

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide