Gaur eta igandean izango dira aurtengo Udako Musikaldiko azken kontzertuak Zarautzen. Zehazki, Judith Jauregi piano jotzailearen eta Benantzi Bilbao organo jotzailearen kontzertuak izango dira azken biak, eta Santa Klaran eskainiko dituzte, 20:00etan hasita. Gonbidapenak, ordea, amaitu dira dagoeneko.