Euskal Asteari hasiera emanez, atzo egin zuten Bertsolari Gazteen XLVII. Lizardi Sariaren lehenengo kanporaketa saioa. Musika Eskolako aretoan izan zen hitzordua, eta bertan parte hartu zuten hurrengo bertsolariek: Bittor Altube, Unai Mendiburu, Aroa Arrizubieta, Ekain Alegre, Amets Aizpurua, Maddi Aiestaran, Urko Arregi eta Josu Ibarguren.
211 punturekin Bittor Altube abadiñarra izan zen lehenengoa, eta Unai Mendiburu eta Urko Arregi izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, 203,5 eta 197,5 punturekin. Horrenbestez, abadiñarra zuzenean sailkatu da irailaren 1eko finalera.
Gaur izango da bigarren kanporaketa, atzoko leku eta ordu berean, eta hurrengo bertsolariek parte hartuko dute bertan: Igor Galarza (Abadiño), Irantzu Idoate (Hazparne), Ekhiñe Zapiain (Bera), Uxue Alkorta (Zarautz), Garazi Navarro (Amoroto), Lierni Rekondo (Lasarte), Iker Hormazabal (Hernani) eta Uxue Ostolaza (Zarautz).
Lehen kanporaketako sailkapena
- Bittor Altube 211 puntu
- Unai Mendiburu 203'5 puntu
- Urko Arregi 197'5 puntu
- Aroa Arrizubieta 190 puntu
- Maddi Aiestaran 190 puntu
- Ekain Alegre 185'5 puntu
- Amets Aizpurua 185 puntu
- Josu Ibarguren 173'5 puntu