Dozenaka lagunek bisitatu dute Stock Azoka lehen egunean

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 24a, 20:24

Batzuk beroarekin etxean gelditzea nahiago izan badute ere, asko izan dira Stock Azokaren lehen egunean denden eskaintza begiratzera joan direnak. Bihar eta asteburuan ere bertan izango dira dendak, produktuak prezio berezietan eskaintzeko. 

Batzuk beroarekin etxean gelditzea nahiago izan badute ere, asko izan dira Stock Azokaren lehen egunean denden eskaintza begiratzera joan direnak. Bertan, askotariko produktuak eskaini dituzte saltzaileek. Batzuk begiratzera joan dira, eta beste batzuek aurkitu dituzte gustuko gauzak ere. 

Galtxagorri elkartearen ondoan egongo dira bihartik aurrera ere dendak prezio bereziz betetako gauzekin: arropa, osagarriak, jostailuak, oinetakoak, estetika produktuak... Hain zuzen, Vulcano, Garmen, Faylinn, Josune Moda, Urzelai, Noah´s Secret, JM Jostailuak, May Estetika, Emeberhiru, Roimi eta 310 izango dira hurrengo egunetan ere maleikoian. Gainera, David & Nikok, Itziar Oregik, Kaioak eta Transitek ere jarriko dituzte datozen egunetan beraien denda parean eskaintzak, ohiko ordutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide