Zinemako iraultza zibernetikoaren bosgarren hitzaldia izango da gaur Photomuseumeko Aula saioan

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 25a

'I am mother' filmeko irudi bat. (Espinof)

Grant Sputore australiarrak zuzendutako I am mother (2019) lana botako dute, eta 18:00etan hasiko da. Ohi bezala, doako saioa izango da. 

Kultur hedapenerako Aula programaren barruan, Iraultza zibernetikoa zineman zikloaren bosgarren saioa eskainiko dute gaur Photomuseumen, 18:00etan hasita. Ohi bezala, doakoa izango da saioa.

"Ohituta gaude zineman kontatutako istorioetan robotek kontzientzia propioa hartzean, mundua konkistatzen eta gizakiak desagerrarazten saiatzen direla ikusten, gizakiak mehatxu gisa ikusten dituztelako", azaldu dute saioaren antolatzaileek. Kasu honetan, beste egoera bat landu nahi izan dute antolatzaileek, hain zuzen, gizakiak roboten produktu diren etorkizun hipotetikoa. Hori dela eta, Grant Sputore australiarrak zuzendutako I am mother (2019) lana ikusiko dute gaurkoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide