Euskal Astea 2023

Oraindik eman daiteke izena Euskal Asteko lehiaketetan

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 23a, 16:06

Trikitilari txapelketako 2018ko edizioa. (Artxiboa)

Binakako Dantza Txapelketa, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa, Aurresku Txapelketa eta Trikitilari Gazteen Txapelketak egingo dituzte aurten ere Euskal Astearen barruan. Horietan parte hartu nahi dutenek azken egunak dituzte izena emateko.

Binakako Dantza Txapelketa

Irailaren 4ean jokatuko da Binakako Dantza Txapelketa eta bertan parte hartzeko, gutxienez kideetako batek 16 urte beteta eduki behar ditu; Lege Zaharren enparantzan izango da, 19:00etan. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 28ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo dsueltoa@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango du, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo da abuztuaren 29ean (asteartea, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi bikote sarituak eta herriko bikoteak. 

XXXV. Aurresku Txapelketa (Gipuzkoar erara)

Txapelketa honetan parte hartzeko, 15 urte beteta eduki behar dira (2023an betetzen dituenak ere parte har dezake); irailaren 2an izango da sariketa Lege Zaharren enparantzan, 11:30ean hasita. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 24ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo gipuzkoakoedb@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hemezortzi bikotek parte hartu ahal izango du, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo dute etzi, 13:00ean, Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi sarituak eta herriko dantzariak. 

Bikote Gazteen Dantza Txapelketa

16 urte bete ez dituzten bikoteek parte har dezakete irailaren 7an izango den txapelketa honetan; Lege Zaharren enparantzan, 19:00etan. Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan eman daiteke izena abuztuaren 31ko 20:00ak baino lehen, 943-28 98 48 telefono zenbakira deituta edo dsueltoa@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Gehienez hamabi bikotek parte hartu ahal izango dute, eta bikote gehiagok ematen badute
izena, zozketa egingo da irailaren 1ean (ostirala, eguerdiko 13:00ean), Euskal Dantzarien Biltzarraren Gipuzkoako egoitzan. Zozketatik kanpo geratuko dira Euskadiko Txapelketako lehen bi bikote sarituak eta herriko bikoteak. 

Trikitilari Gazteen XLIII. Txapelketa

Irailaren 6an izango da Euskal Astearen barruko Trikitilari Gazteen 43. Txapelketa. Lege Zaharren Enparantzan aterako dira oholtzara trikitilariak, 19:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duten trikitilariek eman dezakete dagoeneko izena Zarauzko Udalaren Jai eta Ekitaldietako departamentuan (Kale Nagusia 30 / 943-00 51 19). Abuztuaren 25era arte egongo da zabalik izena emateko epea. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide