Stock Azoka egingo dute bihartik hasi eta igandera arte

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 23a

Beste urte bateko azoka. (Artxiboa)

Urtero bezala, malekoian egingo dute azoka, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik herritarrentzat. Askotariko produktuak eskainiko dituzte bertan.

Bihartik hasita eta igandera arte Stock Azoka egingo dute Murkil Merkataritza Elkarteko hainbat dendek. Urtero bezala, malekoian egingo dute azoka, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik herritarrentzat. 

Galtxagorri elkartearen ondoan egongo dira dendak prezio bereziz betetako gauzekin: arropa, osagarriak, jostailuak, oinetakoak, estetika produktuak... Hain zuzen, Vulcano, Garmen, Faylinn, Josune Moda, Urzelai, Noah´s Secret, JM Jostailuak, May Estetika, Emeberhiru, Roimi eta 310 izango dira maleikoian. Gainera, David & Nikok, Itziar Oregik, Kaioak eta Transitek ere parte hartuko dute azokan, baina horiek beraien denda parean jarriko dituzte eskaintzak, ohiko ordutegian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide