Euskal Astea 2023

Ikusgai dago Euskal Asteko egitaraua

Mireia Galarza Bastida 2023ko abuztuaren 24a

Alproja galtxagorriak '2x2' antzezlana. (Artxiboa)

Gaur hasi eta irailaren 9a bitartean, adin eta gustu guztientzako ekintzez beteko da Zarautz. Hona hemen egunez egun antolatutakoak. 

  • Abuztuak 24, osteguna
    • 22:00. Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLVII. Lizardi Sariaren lehenengo kanporaketa saioa
  • Abuztuak 25, ostirala
    • 22:00. Musika Eskolako aretoan, Bertsolari Gazteen XLVII. Lizardi Sariaren bigarrengo kanporaketa saioa
  • Irailak 1, ostirala
    • 22:00. Bertsolari Gazteen XLVII. Lizardi Sariaren finala, Modelo aretoan. Sarrera doan izango da, eta gonbidapenak egunean bertan ordubete lehenago banatuko dituzte Modeloko leihatilan.
  • Irailak 2, larunbata
    • 11:00. Musika Plazatik abiatuta, Euskararen aldeko XXVII. Lasterketa AEK-k antolatuta (izen emateak 10:15ean)
    • 11:30. Lege Zaharren Enparantzan, XXXV. Aurresku Txapelketa. Euria eginez gero, Modelon.
    • 14:30. Musika Plazan, XXXVII. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta. 
    • Ondoren, kalejira eta kontzertua
  • Irailak 3, igandea: Haurren Euskal Jai Eguna
    • 10:30. Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien bilkura.
    • 11:00. Kalejira Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
    • 11:15. Dantzariak kalez kale.
    • 12:45. Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien harrera eta emanaldia. Euria eginez gero, Gaztelekuan.
    • 13:30. Lege Zaharren Enparantzan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko. Euria eginez gero, Gaztelekuan.
    • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin. 
    • Ondoren, Iñurritzan, dantzarien bilkura.
    • 18:00. Iñurritzan, puzgarriak haur eta nerabeentzat.
    • 18:30. Iñurritzan, erromeria Gauargi taldearekin.
    • 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
  • Irailak 4, astelehena
    • 19:00. Lege Zaharren Enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa. Euria eginez gero, Modelon. 
  • Irailak 5, asteartea
    • 20:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen jaialdia: Zatoz Irulegira. Euria eginez gero, Modelon.
      • Parte hartzaileak: Zarautz TRIK kultur elkarteko ikasleak, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza txistulariak, Arrain Zopa taldea eta Montetxio abesbatza.
      • Aurkezlea: Imanol Epelde
      • Antzerkilariak: Herriko haurrak, Xabi Zabala eskusoinuan, herriko aktoreak Alprojaren laguntzaz eta Elaia Garcia
      • Bertsolaria: Julen Zulaika
      • Abeslaria: Karmele Martiarena
      • Kontalariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Nerea Loiola eta Xabi Aizpurua.
  • Irailak 6, asteazkena
    • 19:00. Lege Zaharren Enparantzan, Trikitilari Gazteen XLIII. Txapelketa. Euria eginez gero, Modelon.
  • Irailak 7, osteguna
    • 19:00. Lege Zaharren Enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Euria eginez gero, Modelon.
  • Irailak 8, ostirala
    • 19:00. Musika Plazan, plaza-dantzak Alaken taldearekin.
    • 20:00. Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
  • Irailak 9, larunbata: Euskal Jai Eguna 
    • 7:00. Diana herriko kaleetan zehar.
    • 8:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte.
    • 8:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
    • 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta. Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztiarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak.
    • 11:45. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
    • 12:00. Munoan, Jainkoen Laratza antzezlana
    • Eguerdian, Musika Plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
    • Ordu berean, Lege Zaharren Enparantzan, erromeria trikitilariekin.
    • 13:30. Munoan, erromeria Iratzar taldearekin.
    • 13:30. Lege Zaharren enparantzan, orga lehiaketaren sari banaketa.
    • 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
    • 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin. 
    • 18:00. Iñurritzan, haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea.
    • 18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batera taldearekin. 
    • 20:00. Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
    • 20:30. Kalejira, Iñurritzatik Musika Plazara.
    • 22:00. Munoan, dantzaldia Oxabi taldearekin.
    • 22:30. Musika Plazan, erromeria trikitilariekin. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide