-1-
Zarautz Arraun Elkarteko Neskak
urratsez urrats aurrera
Oraingoan Bilboko ibaian
berretsi dute jarrera
-2-
Lehendikan bi bandera zituzten
ta Bilbon hirugarrena
Erlojuaren aurka zehazki
gogor landu ta lorpena
-3-
Denboraldia amaitzear da
eta emaitza txukuna
Umil hasi ta behetikan gora
Deigarria oihartzuna
-4-
Zuek jarraitu bide horretan
Datorrena datorrela
Herria harro dago zuetaz
Beraz bejondeizuela!!