Ostiralean eta igandean izango dira aurtengo Udako Musikaldiko azken kontzertuak Zarautzen. Zehazki, Judith Jauregi piano jotzailearen eta Benantzi Bilbao organo jotzailearen kontzertuak izango dira abuztuaren 25 eta 27an, hurrenez hurren. Santa Klaran eskainiko dituzte biak, 20:00etan hasita.
Gonbidapenak beharko dira kontzertuetara joateko, eta horiek Modelo aretoan eskuratu ahal izango dira ostiral honetan bertan. 12:00etan hasiko dira gonbidapenak banatzen, eta bertako langileek azaldu dutenez, "azkar" agortu dira orain arteko gonbidapen guztiak, "hamabost minutu ingurutan". Beraz, interesa dutenei "azkar" jokatzeko gonbidapena egin diete.