Arranopolako azken aurreko kontzertua eskainiko du Kadirak gaur

Intza Trula 2023ko abuztuaren 24a

Kadira. (Artxibokoa)

Arranopola egitasmoaren barruan ostegunero kontzertu bat egiten ari dira Musika Plazan, 20:00etan. Kadira igoko da oholtza gainera, egitasmoaren baitan egingo den azken aurreko kotzertuan.  

Arranopola egitasmoa azken txanpan sartzen ari da, eta gaur egingo dute azken aurreko kontzertua Musika Plazan. Kadira izango da oholtza gainera igoko dena, eta ohi bezala, 20:00etan hasiko da emanaldia.

Halaber, datorren ostegunean emango diote amaiera uztaila hasieran martxan jarri zuten Arranopola egitasmoari. Bederatzigarren eta azken kontzertu horretan, Zaunka taldeak izango du plaza dantzan jartzeko ardura.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide