Carabos Lacanau Pro txapelketako finala jokatu dute gaur Lacanaun (Akitania Berria), eta bertan izan da Nadia Erostarbe surflari zarauztarra.
Txapelketa oso ona egin du Erostarbek gaurkoan Lacanauko uretan, eta lortutako puntuei esker, txapelketa irabazi du surflari gazteak.