Leize taldearen kontzertuarekin amaituko da gaur Zarauzko Aste Nagusia

Intza Trula 2023ko abuztuaren 20a

Leize taldea. (Artxibokoa)

Gaur gauean amaituko da kontzertuz betetako Aste Nagusia herrian, eta Leize talde zarauztarrak izango du festei amaiera emateko ardura. 23:00etan eskainiko du kontzertua rock taldeak, malekoian.

Astelehenenean hasi zen Zarauzko Aste Nagusia eta egunero izan dute herritarrek eta bisitariek makina bat kontzertu eta su artifizialez gozatzeko aukera. Aste osoan zehar, iluntze-gau partean, musika izan da protagonista malekoian eta Musika Plazan; oholtzara igo dira, besteak beste, Su Ta Gar, Bulego, Zetak, Mago de Oz eta Puro Relajo taldeak.

Halaber, gaur gauean emango diete amaiera jaiei, eta ezin hobeto bukatzeko, etxeko taldea igoko da oholtza gainera: Leize rock taldea, hain zuzen ere. Malekoian eskainiko dute kontzertua, 23:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide