Gaur ere erromeria izango da Musika plazan

Julene Frantzesena 2023ko abuztuaren 20a

Hainbat herritar dantzan. (Aritz Mutiozabal)

Naiara, Landaberri eta Naiara trikitilarien txanda izango da gaurkoa, 19:30ean hasita, eta herritarrek dantzarako aukera izango dute ilundu bitartean. Datorren astean izango da azken emanaldia.

Uztailean hasita, igandero erromeriak izaten dira protagonista Musika plazan, eta gaur ere ez du hutsik egingo hitzorduak. Naiara, Landaberri eta Naiara trikitilarien txanda izango da gaurkoa, 19:30ean hasita, eta herritarrek dantzarako aukera izango dute ilundu bitartean.

Zarauzko Udalak aurten antolatu ditu lehen aldiz igandeetako erromeria saioak, eta orain arteko hitzorduek harrera oso ona izan dute. Hurrengo igandean izango da emanaldietan azkena; Elustondo anai-arrebek itxiko dute erromerien udako zikloa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide