Fantasia, komedia eta terrore generoak uztartzen dituen Mansion Encantada filma emango dute bihartik asteartera bitartean Modelo zinema aretoan. Gaur larunbata izan arren, ez dute saiorik eskainiko.
Izenburutik ondorioztatu daitekeenez, sorgindutako luxuzko etxe batean kokatuta dago kontakizuna. Ama bat bizi da bertan semearekin eta espiritualismoan aditu diren hainbat profesional kontratatuko dituzte etxeko mamuak uxatu asmoz. Justin Simien zinegileak zuzendu du filma eta hainbat aktore ezagun aritu dira bere aginduetara: Owen Wilson, Dany DeVito, Jamie Lee Curtis eta Winona Ryder, besteak beste.
Abuztuak 20, igandea
16:45. Mansion Encantada
19:00. Mansion Encantada
Abuztuak 21, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Mansion Encantada
19:30. Mansion Encantada
Abuztuak 22, asteartea
17:30. Mansion Encantada
20:00. Mansion Encantada