Dandak gaurko antolatu duen Udanda Egunarekin biribilduko du uda honetan antolatu duen egitasmoa gazteen artean bestelako aisialdi eredua bultzatzeko. Horren inguruan hausnarketa egin ondoren, hainbat jarduera antolatu dituzte uztailean eta abuztuan eta gaurko azken festak lotura izango du aurreko ekintza horiekin.
Hori horrela, argazki erakusketa zabalduko dute frontoi txikin 17:00etatik aurrera, eta bertan joan den uztailaren 27an gazteek egin zuten argazkiak errebelatzeko tailerrean ikasitakoa erakutsi ahalko dute. Ondoren, 19:00etan Artea gazteon aisialdian mahai ingurua egingo dute. Arteari lotutako hiru gazte izango dira hizlariak: argazkilari bat, ilustratzaile bat eta musikari bat. Amaitutakoan, afaria egingo dute Frontoi Txikin bertan.
Afalostean, Hiruputzu gaztetxean izango dute hitzordua; izan ere, 22:00etatik aurrera, musika emanaldiak izango dituzte: Lehenik eta behin, Baskabiltx eta Kalipotxo taldeen kontzertuak, eta, azkenik, Landeramez eta Junelet DJen saioak.