Bezero ugari erakarri ditu Udako Azoka Ekologikoak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 18a

Lege Zaharren enparantzan egin dute Biolur elkarteak antolatuta eta orotariko produktuak erosi dituzte bertaratu diren bezeroek.

Zarauzko eta inguruko herrietako ekoizle ekologikoek beren produktuak erakusteko eta saltzeko erakusleihoa izan dute gaur Lege Zaharren enparantzan; izan ere, Biolur elkarteak antolatuta Udako Azoka ekologikoa egin dute 10:00etatik 14:00etara.

Eguraldia lagun, jende ugari gerturatu da postuetara, eta askok erosketak egiteko aprobetxatu dute, zabala baitzen aukera. Postu gehienetan elikadurarekin loturiko produktuak saldu dituzte gazta, marmelada, gozokiak, barazkiak eta olioa, besteak beste, baina izan dira bestelakoak saldu dituztenak ere, ukenduak, kamisetak, zapiak edota biserak, esaterako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide