Mess eta Chuleria, Joder! taldeek kontzertuak emango dituzte igandean, Hiruputzun

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 18a

Joan den abuztuaren 3an Zarata Zarautzek antolatu zuen kontzertuetako bat. (Zarata Zarautz)

Zarata Zarautz kolektiboak antolatu du emanaldia eta 20:00etan hasiko da. Mexikotik eta Bilbotik etorriko dira bi taldeak.

Musika zaleek erritmo indartsuez gozatzeko aukera izango dute igandean 2000etatik aurrera Hiruputzu gaztetxean; izan ere, bi kontzertu antolatu ditu Zarata Zarautz kolektiboak. Zehazki, Mess eta Chuleria, Joder! taldeak izango dira oholtza gainera igoko direnak

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Mess Mexikotik etorriko da eta Europan abiatu duen hilabeteko bira baliatuko du Zarautzen geldialdia egiteko. Punk oi! musika da mexikarrek egiten dutena eta bost disko kaleratu dituzte orotara, azkena, uztaila amaieran: Under Attack. Chuleria, Joder! taldea, berriz, Bilbokoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide