Udako Musikaldiak Trio Arriagarekin jarraituko du, bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 17a

Trio Arriaga osatzen duten hiru kideak. (ACM Concerts)

Santa Klara komentuan eskainiko dute emanaldia 20:00etan eta doakoa izango da. Gonbidapenak bihar bertan banatuko dituzte 12:00etatik aurrera, Modelo aretoan.

Trio Arriaga hirukoak biolin, biolontxelo eta piano emanaldia eskainiko du bihar 20:00etan Santa Klara Komentuan 35. Udako Musikaldiaren barruan. Jaialdiko hirugarren emanaldia izango da eta aurrekoak bezala doakoa izango da hau ere.

Hori bai, bertaratu ahal izateko gonbidapena hartu beharko dute aldez aurretik interesdunek. Modelo aretoko txarteldegian eskuratu ditzakete bihar eguerditik aurrera. 12:00etatik 14:00etara bitartekoa da leihatilako goizeko ordutegia eta 17:30etik 19:30era bitarteko arratsaldekoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide