Su ta Garrek ere jendetza bildu du bart malekoian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 17a

Zarauzko Aste Nagusiko musika emanaldiek ez dute etenik eta Eibarko musika taldeak bart eskaini duenak ere jende andana bildu du.

Sua izan da protagonista bart ere Zarauzko malekoian; izan ere, su artifizialen bigarren eta azken saioaren ondoren, Eibarko Su ta Gar taldeak Dama parean dagoen agertokiaz jabetu da eta ia bi orduko kontzertu indartsua eskaini du.

Eibartarrek 35 urteko ibilbide luzea daramate eta zale ugari irabazi dituzte tarte horretan. Horietako asko bildu dira bart malekoian eta gozatua hartu dute buruak astintzen eta taldearen kanta mitikoenak abesten; izan ere, aspaldikoak nahiz azken diskokoak jo dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide