Urtero egin ohi duten moduan, Udako Azoka Ekologikoa egingo dute bihar Lege Zaharren enparantzan, Biolur elkartearen eskutik. 10:00etatik 14:00etara bitartean jarriko dituzte ekoizleek euren postuak plazan.
Azokara bertaratzen diren herritarrek askotariko elikagai ekologikoak erosteko aukera izango dute, baita horiek ekoizten dituzten nekazariak ezagutzeko ere. Barazkiak, ardi- eta behi-gazta, eztia, gozoak, ogia, mermeladak, olioa, arrautzak eta sagardoa erosi ahal izango dira azokan, besteak beste.